Berriak
Atzealdea Amillubi proiektuaren aurkezpena
2024·10·08
Argazkia: Amillubi
- Amillubi proiektuaren aurkezpena urriak 11ean, ostirala, arratsaldeko 18:00etan izango da Lauburuko proiekzio gelan.
- Presentación del proyecto Amillubi, el día 11 de octubre, a las 18:00 en la sala de proyección de Lauburu.
Zer da Amillubi proiektua? - ¿En qué consiste el proyecto Amillubi?
Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatutako proiektua da Amillubi Lurra Taupaka.
Gipuzkoan, Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi Txiki baserrian eta bere lurretan erein nahi dugu hazia. Urtez urte, nekazal lurrak eta baserritarrak abiadura larrian galtzen ari garela ikusteak kezkatu egiten gaitu eta ekiteko garaia da. Horrexegatik Amillubiko baserria eta bere lurrak erostera goaz; zure, nire, eta gure ondorengoen elikagaiak bermatu nahi baditugu, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugulako. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu.