Berriak
Atzealdea

23. Korrikako kilometroak eskuragarri

23. korrika datorren martxoaren 19tik 20rako gauean igaroko da eskualdetik.

2024·02·02


 

23. Korrikako kilometroak eskuragarri

23. korrika datorren martxoaren 19tik 20rako gauean igaroko da eskualdetik.  Goizaldeko 2:00etan Zumaiatik, 3:00etan Aizarnazabaldik eta 4:00etan Zestoatik, hain zuzen ere. Azken urteetan Aizarnazabaldik igaro ez bada ere, aurtengoan Azken Portutik barrena sartuko da KORRIKA Etxabe auzoan, Zubialdeko poligonotik jarraitu eta herrira bertara igoko da! 

Euskararen aldeko ekimenari ekarpena egiteko eta bertan aktiboki parte hartzeko moduetako bat da ibilbideko kilometroak erostea. Horrela, lasterketan zehar lekukoa eramateko aukera izango dute elkarte, erakunde, enpresa, ikastetxe zein herritar ezberdinek. Interesa duen edonor udalarekin harremanetan jar daiteke 615 003 013 telefono zenbakira deituta edo zuzenean taldeko kideren bati jakinaraziz. 

Aizarnazabalgo zatia sei kilometrokoa da eta denon artean kilometro guztiak osatzea izango da helburua. Hauek dira kilometroak eskuratzeko prezioak: 450€ kilometroa eta 225€ kilometro erdia

“Harro Herri” lelopean, 2000 kilometrotik gora egingo ditu 23. Korrikak Irundik Baionarat martxoaren 14tik 24ra