Berriak

Aizarnazabalen kokatuak dauden eraikinetako fatxadak birgaitzeko 2024ko diru laguntzak

2024ko deialdia

2024·04·09


 

Aizarnazabalgo Udalak, 2016ko abenduaren 16ko Udal Osoko Bilkuran, Aizarnazabalen kokatuak dauden eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru laguntzak emateko ordenan tza Arautzailea onetsi zuen. Ordenantza argitaratua izan zen 2017ko martxoaren 20 eta 31ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN.

Aizarnazabalgo Udalak, 2021eko azaroaren 24ean burututako Udal Osoko Bilkuran, 2024 urteko deialdia egitea erabaki du, ondorengo baldintzapean:

1. Eskabideak aurkezteko epea:
Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasi eta 2024ko ekainaren 30arte.

2. Eskabideak eta aurkezteko beharrezko agiriak:
Diru laguntza eskaerak Aizarnazabalgo Udalean aurkez daitezke bulego orduetan, eskabide orokorra betez, eta eskabide honi, ondorengo agiriak erantsi beharko zaizkio:

  • Eskatzailearen datuak: eraikinaren jabe guztien nortasun agiriaren dokumentua eta jabeen komunitatearen IFZ zenbakia.
  • Eskatutako dirulaguntzaren helburuko obra: Teknikari eskudunak egindako proiektua edo, aditu baten parte hartzea beharrezkoa ez balitz, aurreikusitako obren memoria, horien deskripzioa, egikaritzeko epea, fatxadaren oraingo egoeraren argazkia eta Aurrekontua jasoz.
  • Obra egin ahal izateko Udal baimena eskatu denaren agiria.
  • Eraikinaren ITEren eskaera agiria, hori egi te ko beharra balego.

 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala [pdf]

2024ko deialdia. Aizarnazabalen kokatuak dauden eraikinetako fatxadak birgaitzeko 2024ko diru laguntzak.