Berriak

Atzealdea 2020ko Samielak ez ospatzeko erabakia

Samielak ez ospatzeko erabakia hartu du Aizarnazabalgo Udalak eta horren ondorioz egun hauetan ez da egingo ekitaldi berezirik,

2020·09·18


Jaiak bertan behera uzteko arrazoi nagusiena jende pilaketak ekiditea da, beraz, erantzukizunez eta zujurtziaz jokatzea eskatzen zaie herritarrei, eta covi-19 gainditzeko ezarritako segurtasun neurriak errespetatzea.

Tabernak eta Elkarte Gastronomikoak

Jaiak bertan behera geratu direnez, ostalariek ez dute ordutegi zabalagoa izango, hau da, ez dute tabernak ordu gehiagoz irekitzeko aukerarik izango, beraz, tabernak isteko ordutegia kasuan kasuko kategoriaren araberakoa izango da, eta ohiko ordutegia mantendu beharko dute.

Salbuespen bezala irilaren 19an eta 26ean, hau da larunbateko gauean eta igandeko gauean, lokala 01:00etara arte irekitzeko aukera ematen dien kategoriako establezimenduetarako bakarrik, baimena izago dute terrazak goizeko 01:00ak arte zabalik izateko, beti ere aforoaren %60a errespetatuz.

Taberna bakoitzaren ardura izango da establezimenduaren barruko edukiera kontrolatzea eta 1,5m-ko segurtasun distantziak bermatzea.

Azkenik, Udalak aizarnazabaldarrei kontsumo arduratsua egitea garrantzitsua dela gogoratazten die, eta bizilagunen deskantsua errespetatzea eskatzen die.