Berriak
Atzealdea Zer berri apirila
2024·04·02
Gaiak
1. Udalekuak. Aurrematrikula
Apirilaren 8an zabalduko da udalekuetako aurrematrikula epea. Aurten uztaileko lehen hiru asteetarako aurreikusi dira udalekuak.
Aurrematrikula egiterakoan zuen seme-alaben itxaronaldia aukeratu beharko duzue; astekakoa ala bere osotasunean 3 astekoa den.
Bete beharreko galdetegia liburutegian eta telegramen/whatsapp aplikazioetan eskuragarri egongo da apirilaren 8tik 19ra arte.
Matrikula ofiziala egiteko epea aurrerago jakinaraziko da.
2. Gaztetxokoa. Izena emateko deialdia
Lauburu eraikinean aurkitzen den 12-16 urte arteko gazteentzat bideratutako espazioa da gaztetxokoa. Izena emateko baldintzak:
- Adin tartea: 2008-2012 urte artean jaiotako gazteak.
- Epea: Apirilaren 15etik aurrera
- Lekua: Liburutegian
Oharra: Inprimakia guztiek beteta ekarri beharko dute, hau da, egun izena emanda dutenek ere berriztatu egin behar dute. Aurrerago argibide gehiago emango dira.
3. Treba Gurasoak. Gurasoei bideratutako hitzaldia
Apirilaren 25ean, TREBA GURASOAK programaren baitan, haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia eskainiko da.
- Gaia: “Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: Nola zaindu seme – alaben emozioak”.
- Lekua: Lauburu eraikina.
- Ordua: 18:00.
- Trebatzailea: Donna Apellaniz Nieto.
- Izena ematea: apirilaren 8tik 19ra. Liburutegian, liburutegia@aizarnazabal.eus edo 943 14 77 61ra deituta.
4. Jai batzordea
Apirilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko bilera aretoan izango da 2024ko jaien antolakuntzarako bosgarren bilera.
5. Aste Santuko elizkizunak
Eguna | Ordua |
---|---|
Ostegun Santua Martxoak 28 |
18:00 21:00 (Otoitzaldia) |
Ostiral Santua Martxoak 29 |
11:00 (Gurutz Bidea) 18:00 |
Larunbat Santua Martxoak 30 |
17:30 |
Pazko Igandea Martxoak 31 |
12:30 (HL-LP) |
6. Jan Sano eta Bizi Pozik
Jan sano eta bizi pozik azokan parte hartu nahi duenak apirilaren 8tik maiatzaren 8ra bitarte izena eman dezake 634 954 086 deituta edo alkatetza@aizanazabal.eus kontura idatzita.