Idazkaritzara eta kontu hartzailetzara atxikitako zerbitzuak
AHOLKULARITZA JURIDIKOA
Udaleko txostenak, akordio-proposamenak, etab. egitea.
HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA
AKTAK IDAZTEA ETA UDALEKO ORGANO DESBERDINEK HARTUTAKO ERABAKIAK BETETZEA
Alkateak, Udalbatzarrak edo zinegotzi-ordezkariek hartutako erabakiak, eginkizun horien arduradunak izapidetu eta betetzen ditu.
ESTATISTIKA
Arlo honetako arduraduna bere eginkizunen barnean Biztanleen udal-errolda eta hauteskunde-zentsua eguneratuta edukitzeaz arduratzen da; hauteskundeetako prozesuak, estatistikak egitea eta kale-izendegia eguneratzea.
KONTRATAZIOA
Udaleko kontratazio-espediente guztiak izapidetzen ditu.
GIZA BALIABIDEAK
Langileak eta funtzionarioak kontratatzeko hautaketa-prozesuak egiten ditu. Udalean eta bere fundazio publikoetan sortzen diren langileei buruzko gai guztiez arduratzen da.
JAKINARAZPENAK
Udaleko departamentu guztiek egin beharreko erabaki, idatzi... eta abarren jakinarazpen guztiak egiten ditu.
ARTXIBOA
Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.
KONTU HARTZAILETZA
Udaleko aurrekontua eta zerbitzu ekonomikoak orokorrean. (Fakturak e.a.)
Contacto
Dirección: Herriko Plaza, 1 - Aizarnazabal (Gipuzkoa)