Plan general

Plan general

Aizarnazabal

Aizarnazabalgo plangintza urbanistikoa, Planeamenduko arau subsidiarioak izena duena, une honetan indarrean dagoena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2003ko abuztuaren 19an.

 

Hiri Antolamenduko Plan Nagusi berria

Aizarnazabalgo Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren (HAPO) berrikuspena abian jarri du Udalak. Prozesu horren helburua da hiriaren eta bertako hiritarren beharrak zeintzuk diren aztertzea, egunerokoan erabiltzen ditugun azpiegiturak, etxebizitzak eta ekipamenduak hartuko dituzten lurzoruak gordetzeko.

Helburua da Aizarnazabalgo hazkuntza planifikatzea, hiria aukera berrietara irekitzeko, Aizarnazabaldarren bizi-kalitatea hobetzeko eta etorkizuneko belaunaldiei gure ingurumena gordeko dien garapen iraunkorraren eredua ziurtatzeko.

Aizarnazabaldar guztien artean soilik izango gara gai pertsona ororentzako hiri bat eraikitzeko. Horregatik, HAPOren berrikuspena Aizarnazabalgo gizarte-eragile guztien partaidetzarekin egiten da, eta Euskadiko Lurzoruaren Lege berrian parte hartzeko ezarritako bideak bermatzeaz gainera, bermatu dira, orobat, Hiritarrak Informatzeko eta Parte Hartzeko Planean aurreikusitako beste bide batzuk ere; izan ere, Plan horrek, besteak beste, aurreikusten baitu Plan Orokorraren Web orria martxan jartzea, azalpen dokumentazioa prestatzea eta ematea, eta informatzeko eta parte hartzeko saioak egitea, eta abar.

 

Planaren Aurrerapena: jendaurrean jartzea, erakustea eta parte-hartzea

Aizarnazabalgo Udalak eremu orokorreko hirigintza plangintzaren berrikusketa egiteko erabakia hartu zuen, eta adostu zuen Plan Orokorra Berrikusteko prozesuari hasiera ematea.

Aizarnazabalgo Hirigintza Ordenazio Plan Orokorraren Aurrerapena, 2014ko maiatzaren 28an onetsi zuen Udal Osoko Bilkurak eta jende aurrean jarri zen iragarkiak argitaratuz (2014-09-23 GAO); (2014-9-19 GARA).

Prozesu horri esker, hiritarrek parte-hartze garrantzitsua izan dute; eta idazketa-taldeak eta Hirigintza arloko zerbitzu teknikoek osatu egin dute parte-hartze hori, Aurrerakinean gauzatzen zen hirigintza proposamena ezagutzeko eta ulertzeko informazio osagarria eskatzen zutenei eskainitako arretaren bidez.

Aizarnazabalgo frontoia

 

Planaren hasierako onespena

Ondoren, Aizarnazabalgo Udalak 2014ko abenduaren 17an burutu zen Udal Osoko Bilkuran, Aizarnazabalgo Plan Orokorrari, hasierako onespena eman zion eta jende aurrean jarri zen iragarkiak argitaratuz (2012-12-26 GARAn eta 2015-01-2 Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean).

Une honetan, Udala aurkeztutako iradokizunak aztertzen ari da, eta bigarren hasierako onespena egitea du helburu.

Aizarnazabal

 

 

Descargar documento

Plan general [pdf]

Plan general de la ordenación territorial de Aizarnazabal.

 

Descargar documento

BOG. Administración del territorio histórico de Gipuzkoa [pdf]

Texto refundido de la revisión de las normas subsidiarias de planeamiento municipal de Aizarnazabal