Noticias

Atrás Zer berri uztaila

Eventos destacados de julio

01·07·2025


 

Gaiak

San Kristobalak

 

 

 

X. Sagardo txapelketa

Uztailaren 19an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera X. Sagardo txapelketa ospatuko da.

Sagardogileak datozen egunetan jakinaraziko dira.

 

 

Samieletako ekintzetan parte hartzeko izena ematea

Samiel jaien barruan, zehazki Euskal Jai egunean, herritarrek hainbat ekintzetan parte hartu ahal izateko izena emateko epea irekitzen da:

Ttuntturrak

  • Talde mixtoa eta anitza osatu nahi da.
  • Parte hartzeko gutxiengo adina 18 urte izatea da.
  • Entseguak irailean izango dira, oraindik zehaztu gabe daude.
  • Parte hartu nahi duzuenok bi modutara izena eman dezakezute:
    Posta helbidea idatziz (kultura@aizarnazabal.eus)
    Whatsapp bidez: 747 45 32 47 (Kultura mugikorra)
 

 

Herritarren arteko kirolak

  • Bi talde mixto osatuko dira.
  • Partaideak hartzeko gutxienezko adina 16 urtekoa da.
  • Egin beharreko kirolak ondorengoak dira: lokots biltzea, korrika, ingudia, trontza eta harri jasotzen.
  • Izena emateko moduak:
    Posta helbidea idatziz (kultura@aizarnazabal.eus)
    Whatsapp bidez: 747 45 32 47 (Kultura mugikorra)
  • Izena emateko epea: uztailaren 1etik 18a bitartean.
 

 

Tanborrada

  • Partehartzaileak gutxienez 14 urte izan behar dute.
  • Entsegu egunak: Irailak 9, 11, 16 eta 18a izango dira eskola azpian gaueko 9:30etan.
  • Izena ematea: 678 83 12 68 (Txanka)
 

 

 

“TEK” Aizarnazabal tokiko energia komunitateak izena emateko epea ireki du

Tek energia berriztagarriaren komunitatearen kudeaketa batzordea osatu da azken hilabeteetan eta dagoeneko informazio eta zabalkuntza lanetan hasia da.

Tek Aizarnazabal Tokiko Energia Komunitateak izena emateko epea berriro ireki du eta udalerriko biztanleei aukera ematen die energia komunitate berritzaile, jasangarri eta kolektiboarekin bat egiteko.

Izena emateko azken eguna 2025eko uztailaren 31a da. Gainera, izena emateko unea orain da, proiektu honetan parte hartzeko epea DOAN luzatu baita 2030era arte.

Oraindik badira plaza libre batzuk. Alta emateko formulario bat bete behar da. Une honetatik aurrera edonork alta eman dezake eta komunitatera batu.

Formularioa osatzeko edozein arazo edo/eta dudarik izanez gero herriko batzordearen posta helbidera idatzi tek@aizarnazabal.eus eta berauek arazoa konpontzen saiatuko dira.

Beste bide bat udalera zuzentzea da eta honek bideratuko du dagokion gunera.

Formularioa betetzearekin batera hainbat dokumentu onartu behar dira (estatutuak, ordezkaritza akordioa...).

Aste hauetan zehar, kanpainaren hainbat urrats emango dira: prentsa oharra, sare sozialak: kanpaina irekitzen da (eraginak eta onurak...) herritarrak guztiz informaturik izateko.

 

 

Ibilgailu elektrikoen kargagailuaren inguruko informazioa

Uztailaren 1etik aurrera ibilgailu elektrikoaren kargagailua ordaindu egin beharko da. Data honetatik aurrera ondorengo tarifa ordaindu beharko da:

  • 0,39 zentimo kw/orduko
  • Herritarrek hobariak izango dituzte
  • Hobariak 2026ko ibilgailuen tasetan ezarriko dira. Ondorengoak izango dira:
 
Ibilgailua Kategoria elektrikoa Hobaria
Elektrikoak bateriaduna BEV % 75
Elektrikoak hibridoak HEV % 50
Elektriko entxufagarria PHEV % 75
Autonomia hedatuko elektrikoak REEV % 75

 

 

Aizarnazabal biziberritzen ekimena

Herritar talde batek iherritarroi eta elkarteei herritarrei helerazi nahi dugun idatzia doakizue hitzez hitz ondoren:

Aizarnazabalgo elkarte eta herritarrei,

Badira hilabete batzuk gure herriaren inguruan hausnartzeko herritar talde bat elkartu ginela. Hasiera batean dendaren hutsunea izan zen gure abiapuntua baina behar horretatik abiatuta beste hainbat behar ditugula konturatu eta horien inguruan hausnartzen ibili gera. Ordutik hainbat bilera eta ideia trukaketa izan ditutu eta etorkizunean zer nolako Aizarnazabal nahi dugun pentsatzen gabiltza. Hori ordea ezin dugu benetan eragiten zabiltzaten elkarte eta herritarren laguntzarik gabe egin, zuek dakizuelako ondoen zein den gaur egun herrian dagoen egoera eta hori partekatzea nahi genuke.

Horretarako elkarteetan aktiboki zabiltzatenon eta animatzen den beste edozein herritarren parte-hartzea nahi genuke hemendik aurrerako prozesuan. Horregatik, uztailaren 9an Gaztetxean arratsaldeko 19etan egingo den bilerarako gonbidapena luzatzen dizuegu.

Bilerarako galdera hauek hausnartuta eramatea eskertuko genuke:

  • Nola ikusten duzue Aizarnazabal? Eta zuen elkartea?
  • Ze kezka dituzue herritar bezela eta zuen elkarteei begira?
  • Zer botatzen duzue faltan herrian eta zuen elkarteetan?
 

Bakoitzaren kezkak guztionak izan daitezkeelako eta denon artean herri polit bat sortzen segi nahi dugulako. ANIMATU!!!!!!!!!

 

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...