Noticias
Atrás Zer berri urtarrila
08·01·2026

Gaiak
Errege magoen etorrera
- Eguna: urtarrilak 5, astelehena.
- Ordua: 18:30ak.
Mikel Elkartea. Egin zaitez bazkide!
Mikel Elkartearen oharra:
"Mikel Elkarteko eraberritze lanak emaitza onak eman ditu eta gogotsu jarraitzen dugu elkartea bizirik eta martxan mantentzeko. Ibilbide honi aurre egiteko bazkide berriak behar ditugu eta horregatik zugana jotzen dugu, lagun."
Interesa duen edonork hona deitu dezake: 653 735 659 (Naiara) edo aukeran, astelehenetan arratsaldeko 20tan soziedadean bertan aurkituko gaituzu.
“Labyrinthus” liburuaren aurkezpena
Urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 17:30etan, Lauburun , Karmele Correyero, herritarrak, argitaratu berri duen “Labyrinthus” liburuaren aurkezpena izango degu herrian. Gure herrian emango dio hasera aurkezpenen txandei.
- Eguna: urtarrilak 15, osteguna.
- Ordua: 17:30ak.
- Lekua: Lauburun.
Kz-gunearen begiralearen bisita eguna
- Eguna: urtarrilak 21, asteazkena.
- Ordua: 11:15 - 13:00.
Ikastaroak egin nahi dituztenak bi modu dituzte informazio jasotzeko:
- Helbide elektroniko idatziz: tutor.aizarnazabal@kzgunea.net
- Telefono zenbakira deituz: 945 062 555
Spinning bizikleten zozketa
Abenduan lau spinning bizikleta zozketatu ziren. Sarituak ondorengoak izan dira:
- Elisabeth Muñoz
- Elisabeth Alzuri
- Imanol León
- Endika Iparragirre
