Noticias

Atrás Zer berri otsaila

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...

01·02·2024


Gaiak

1. Santa Ageda eskea

Urtero bezala, aurten ere Santa Ageda eguna ospatuko dugu larunbat honetan, otsailaren 3an, goizeko 09:00tatik aurrera.

Aurten ikasleei helduen eskeko zati batean parte hartzeko aukera emango zaie. Hona hemen parte hartu nahi duten ikasleentzat informazioa:

  • Irteera ordua: 16:15
  • Baserritarrez jantzita agertu behar da 
  • Heldu baten ardurapean etorri beharko dute
  • Zubialde egingo da oinez eta 18:00ak aldera herrira iristea aurreikusten da. DBH - BASAKAITZEKO ikasleek bertan amaituko dute eta helduak Mugitzagaina auzoa eta Ibañarrietara joango dira

2. Kandelaria eta San Blas ospakizunak

Aste honetan Kandelaria eta San Blas egunak izango ditugu. Kandela eta janariaren bedeinkazioak, otsailaren 4an, datorren igandeko mezan egingo dira. 

3. Ihauteriak

Otsailaren 9an, ostirala, Alaitsu Musika eta Dantza Eskola elkarteak ondorengo emanaldia antolatu du ihauteriak ospatzeko. 

  • 16:30etan Txokolatada (Guraso elkartearen eskutik)
  • 17:30etan kalejira herrian zehar. Ondoren, Alaitsuko dantzarien emanaldia herriko plazan.

4. Samiel jaien antolakuntza bilera

Otsailaren 21ean arratsaldeko 18:00etan udaletxeko bilera aretoan izango  da 2024ko jaien antolakuntzarako hirugarren bilera.

5. Erlo telebista ikusteko aukera

Erlo telebistak hainbat hobekuntza tekniko egin ditu eta ondorioz hemendik aurrera Aizarnazabaleko etxeetan ere ikusteko aukera izango da doan. Kate  berria ikusteko telebista sintonizatu behar da. 

6. 23. Korrikako kilometroak eskuragarri

23. korrika datorren martxoaren 19tik 20rako gauean igaroko da eskualdetik.  Goizaldeko 2:00etan Zumaiatik, 3:00etan Aizarnazabaldik eta 4:00etan Zestoatik, hain zuzen ere. Azken urteetan Aizarnazabaldik igaro ez bada ere, aurtengoan Azken Portutik barrena sartuko da KORRIKA Etxabe auzoan, Zubialdeko poligonotik jarraitu eta herrira bertara igoko da! 

Euskararen aldeko ekimenari ekarpena egiteko eta bertan aktiboki parte hartzeko moduetako bat da ibilbideko kilometroak erostea. Horrela, lasterketan zehar lekukoa eramateko aukera izango dute elkarte, erakunde, enpresa, ikastetxe zein herritar ezberdinek. Interesa duen edonor udalarekin harremanetan jar daiteke 615 003 013 telefono zenbakira deituta edo zuzenean taldeko kideren bati jakinaraziz. 

Aizarnazabalgo zatia sei kilometrokoa da eta denon artean kilometro guztiak osatzea izango da helburua. Hauek dira kilometroak eskuratzeko prezioak: 450€ kilometroa eta 225€ kilometro erdia

“Harro Herri” lelopean, 2000 kilometrotik gora egingo ditu 23. Korrikak Irundik Baionarat martxoaren 14tik 24ra

7. Kontsentimendua lantzeko tailerra

Mugak eta zaintza: adostasuna arlo fisikotik” tailerra antolatzeko proposamena jaso Udalak. Fisikotik, kontakt dantzatik lan eginez hainbat galdera landuko dira, hala nola: Zeintzuk dira nire mugak eta nola komunikatzen ditut? Nola hobetu dezaket nire entzumena? Zein da nire ardura nire ingurua zaintzeari dagokionez? Nola ulertzen dut baimena?  Ikastaro honen helburuak honakoak dira: 

  • Dinamika eta ariketa praktikoekin esperimentatzea, besteekiko entzumena eta komunikazioa hobetzeko. 
  • Espazio segurua eta errespetuzkoa sortzea ideiak eta esperientziak trukatzeko. 
  • Onespenaren kontzeptuari eta hainbat eremutan duen garrantziari buruz hausnartzea. 
  • Eguneroko bizitzan baimena emateko hainbat praktika eta tresna aztertzea. 

Izen ematea: Liburutegian, otsailaren 16ra arte


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...