Noticias

Atrás Zer berri urria

Eventos destacados de octubre

05·10·2026


 

Gaiak

Odol ateraketa

Urteko hirugarren eta azken odol ateraketa saioren informazioa:

  • Eguna: urriak 7, asteazkena.
  • Ordua: 16:30etik 20:30etara.
  • Lekua: Basakaitz Herri Eskolan.

Aurrez hitzordua hartu behar da, bi bide hauek ditugu erabilgarri:

 

Yoga klaseak

Urrian emango zaio hasiera yoga ikasturteari herrian, zehazki , urriak 7an. Saioak asteazkenetan eskeiniko dira:

  • Eguna: asteazkenak.
  • Ordua: 18:00etatik 19:30etara.
  • Lekua: Laburuko bigarren solairuko gela balioanitza.
  • Parte hartu nahi duzuenok irakaslearekin jarri beharko duzue harremanetan aipatutako egun eta orduan.
 

 

KZ-GUNEA - Begiralearen bisita

Urriko Kz-guneko begirarlearen bisita eguna ondorengoa da:

  • Eguna: Urriak 23, ostirala: 10:00tik 13:00etara.
 

 

Ipuin kontaketa ikastaroa

Irakurketa suspertzeko lanetan hasteko asmoz ondorengo proposamena luzatzen da liburutegitik parte hartu nahi duen guztiari, heldu, guraso, gazte, gaztetxo…. Urte luzeetan Zarautzko Sanz-Eneako haur liburutegian umeei ipuin eta liburuen kontaketa lanetan dabilen Miriam Mendozak eskeiniko du ipuinen inguruko ikastaro hau.

Ikastaroaren helburua partaideak haur literaturara hurbildu, ipuinen mundura, hauek kontatzeko moduetara eta ondoren praktikan jarri ahal izatea da. Behin parte hartzen duzuenon artean taldetxo bat osatzea da ekintza honen asmoa eta aldika adin ezberdinetako haur eta gaztetxoei ipuinak kontatu, eta dinamikak antolatzea da, haurrak irakurketara bultzatu eta gozatu ahal dezaten.

Bi orduko bi saioz osatzen da ikastaroa. Saioen helburuak:

  • Lehenengo saioaren helburua ipuinen mundua partaideen eskura jartzea da;
  • Bigarren saioa jasotakoa martxan jartzeko.
  • Dohako ekintza eta guztiz irekia da: interesa duzuenok izena eman ezazue urriak 15a bitartean.
  • Ondoren izena ematen dutenen artean eta emalearen artean adostuko dira bi saioak.
 

 

Adiskide Gazte Elkartearen festa osteko mezua

Ekainean esan genizuen aurten txosna jartzeko herritarron laguntza behar genuela. Ordutik babesa erakutsi diguzue eta boluntario mordoak izena eman duzue. Txosna herrira zabaldu dela eta ardura kolektiboa bihurtu dela sentitu dugu samieletan.

Bejondeigula egin dugun lanagatik!

 

Inda Mendi Jubilatu Etxearen berregokitzapena

Inda Mendi jubilatu etxearen inguruko informazioa:

Aizarnazabalgo Udalaren lehentasuna zen Herriko Plaza 2. Zenbakian dagoen Inda Mendi jubilatuen etxea berregokitu eta martxan jartzea, herritarren eskura zerbitzu hori jartzeko helburuarekin.

Horren harira, duela bi aste hasi ziren lokala berregokitzeko obrak. Udalaren aurreikuspenen arabera, lanek gutxi gorabehera hiru hilabete eta erdi gehiago iraungo dute.

Behin obrak amaitutakoan, Udalaren asmoa da zerbitzu-emakidarako deialdi publikoa egitea, interesa duen edonork bertako taberna-zerbitzuaren kudeaketa bere gain hartzeko aukera izan dezan.

Aukeraketa-prozesu hori hasi eta obrek iraun bitartean, herritarren ulermena eskatu nahi dugu, lanek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Eskerrik asko aldez aurretik.

Unai Alberdi, Alkateordea

 

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Urriko ekitaldi aipagarriak.

 

Telegram kanala

Zer berri Aizarnazabalen

Ekitaldi aipagarrienak zure mugikorrean.