Noticias
Atrás Zer berri martxoa
01·03·2025
Temas
Herriko plazaren proiektuaren jarraipen bilera
Herriko plazaren proiektuaren jarraipen bilera bat antolatu da ostegun honetarako. Oraingoan aurreko bileran, abenduan, herritarrengandik jasotako ekarpenak eta aurrez jasotarikoak uztartu eta herritarrei azalduko zaio.
- Eguna: martxoak 6
- Ordua: 18:00etan
- Lekua: Lauburuko proiekzio gelan
Garizumaldiko prestaketa
Garizumaldiko prestaketa ekintzak ondorengoak izango dira:
- Martxoak 5, Hauster eguna: 17:30etan hitzaren liturgiarekin batera hautsaren ezartzea
- Martxoak 17 eta 24: 20:00etan Hitzaldiak
- Martxoak 31: 20:00etan Adiskidetzea / Konfesioa
Martxoak 8 - Emakumeen nazioarteko eguna
Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak eta udalak elkarlanean antolatu dituzten ekintzak.
Euskara eta Kulturaniztasuna. Ekintza plana osatzeko inkesta
Aizarnazabalgo Udalak datozen urteetan herrian euskara indartzeko ekintza plana diseinatu behar du, UEMAren laguntzarekin. Horretarako, zure iritzia beharrezko da, herrian euskarak egun duen egoera aztertzeko, ondo egindakoak eta zer hobetuak identifikatzeko eta aurrera begirako lan ildoak zehazteko.
- Beheko loturan dagoen inkesta osatzea oso garrantzitsua da informazio jaso ahal izateko
- Martxoaren 12rako betetzea komeni da, lanketak aurrera jarraitzeko
Jaien antolakuntza bilera
Bilera irekiak dira proposamenak partekatu edo eta antolakuntzan parte hartu nahi duen guztiarentzat.
- Eguna: martxoak 20
- Ordua: 18:00etan
- Lekua: Udaletxean
TEK-Aizarnazabal energi komunitatearen bazkideen bilera
Tek-Aizarnazabal energia komunitarioaren bazkideei ostegunean ospatuko den bileran parte hartzeko deialdia luzatzen zaie. Garrantzizkoa da komunitatearen etorkizunaren ildoak zehaztu eta komunitatea garatzeko bazkideen hitza jasotzea eta parte hartzea. Bilera egunaen zehaztasunak:
- Eguna: martxoak 25
- Ordua: 18:00etan
- Lekua: Lauburuko proiekzio gelan
Euskaraldia. Herritarrei deialdia
Euskaraldiaren 4. edizioa , aurten, 2025ean egingo da. Aurreko hiruak ez bezala, udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Aurtengo leloari helduz, “Elkar mugituz egingo degu”, beharrezko degu herriko eragile, elkarte eta banakakoen partaidetza. Oso oso garrantzitsua da herritar bakoitzak egin dezakeen ekarpen eta lana Euskaraldian.
Animatzeko eskatzen dizuegu. Antolakuntzaren parte hatu nahi duzuenok udaletxean edo eta liburutegian jakinarazi besterik ez dezute.
Zuen zain gaituzue!
Zer Berri online soilik jasotzeko aukera
Las personas que deseen recibir Zer Berri via Telegram, que lo notifiquen el la biblioteca bien a traves de mail o llamando al mismo.
- Zer Berri paperean jaso nahi ez dutenak online soilik, telegram bidez, jaso dezakete.
- Aukera hau egin nahi duten herritarrak liburutegia@aizarnazabal.eus emailera idatziz jakinarazi behar dezute edo 943 147761 zenbakira deituz.
- Bertan zehaztu beharreko datuak izen abizenak eta etxearen helbidea (kalea, zenbakia, pisua eta eskua).