Noticias
Atrás Zer berri iraila
05·09·2024
Gaiak
Samieletako txartelen salmenta
Samieletan paelladan, herri afarian eta kirolarien agurrean antolaturiko afarietan parte hartzeko txartelak UZTARRIN salgai jarriko dira ondorengo egunetan:
- Paellada: irailak 6tik 15era.
- Herri afaria: irailak 16tik 24ra.
- Agur afaria: irailaren 16tik 24ra.
Tanborradako entsaioak
Euskal jai egunerako, irailak 21, tanborrada antolatu da. Azken urteetako geldialdia dela eta ezinbestekoa da prestaketa lana eta entseguetara joatea eskatzen da.. Honetarako lau entsegu egun zehaztu dira:
- Entsegu egunak: irailak 5,12,17,19.
- Ordua eta lekua: 21:30etan eskola azpian.
"Ongizate emozionala eta autozainketa" ikastaroa
Udalaren Ongizate sailak “Ongizate emozionala eta autozainketa” ikastaroa antolatu du. Izena emateko epea irailaren 2tik 13ra izango da, liburutegian.
Saioak eta ordutegia:
- Urriak 10 eta 24.
- Azaroak 7 eta 21.
- Abenduak 5 eta 19.
- Ordutegia: 18:00tik-20:00 etara.
Ikastaroak udalaren dirulaguntza jasotzen du (%60). Gainontzekoa partaideek dagokion kuotekin osatuko da.
Haurren katekesia
2024-2025 ikasturtean hasiko dan haur katekesira izena emateko epea zabaldu du San Miguel parrokiak. Jarduera urriaren hasieran abiatuko da, eta aurretik gurasoekin bilera egingo da haurrek jarraituko duten bidea azaltzeko.
Izenak emateko bi aukera daude:
- Parrokiko sakristian.
- 943 86 12 15 telefono zenbakira deituta.
Auzo eta herri bilerak
Urteroko legez, udalak hainbat bilera antolatzen ditu auzo eta herriko bizilagunekin. Helburua herritarron hitza entzun eta jasotzea da. Bilerak auzoka antolatzen dira eta azken bilera beti herriko izaten da, modu praktiko batean egiteko. Garbi utzi nahi da bilera guztiak irekiak direla parte hartu nahi duen herritarrentzat.
- Irailak 10:
• 18:00etan Zubialde auzoa, bertako parkean.
• 19:00etan Etxabeko auzoa, Etxabeko zubian. - Irailak 12:
• 18:00etan Saiatz auzoa, plazan.
• 19:00etan Mendi Txiki auzoa, uraren etxolan. - Irailak 13:
• 18:00etan herri bilera herriko plazan.
Garraio publikoaren segurtasun protokoloa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun Sailak garraio publikoaren segurtasun protokoloa osatzen ari da. Honetarako ezinbestekoa da garraio publikoaren erabiltzaileen ikuspuntua.
Hau dela eta udalak dei egiten die herritarrei, batipat garraio publikoaren erablitzaileei, irailak 17an arratsaldeko 18:00etan udaletxen ospatuko den bileran parte hartzera.
Miauzabal elkartearen idatzia