Noticias
Atrás Zer berri azaroan
02·11·2023
Gaiak
1. Sukaldaritza agroekologikoan trebatzeko tailerrak
Udalak Koxinatu proiektuaren baitan sukaldaritza agroekologikoan eta begetarianoan oinarritutako tailerrak antolatu nahi ditu. Ikastaro hauetan, eduki teoriko zein praktikoak landuko dira, hala nola:
- Landa eremu biziaren garrantzia, agroekologia eta elikadura burujabetza. Bizitza erdigunean eta emakume baserritarren aitortza.
- Bertako eta sasoiko elikagaien kontserbazioa eta sukaldatzeko teknika kulinario ezberdinenen praktika eta ezagutza.
- Kozinatu urtaroaren arabera: udaberria, uda, udazkena eta negua. Aplikatu beharreko teknikak eta prozedurak.
- Sormena eta ahalduntzea sukaldean. Norberaren beharrak ezagutu eta hauei erantzuna eman.
Izen ematea: Liburutegian, azaroaren 2tik 17ra bitarte.
Koxinatu proiektuaren inguruan gehiago jakiteko sartu webgunean: www.koxinatu.eus
2. Autobus zerbitzua hobetzeko proposamen eskaera
Autobus zerbitzuaren ordutegi eskaintza zabalagoaren beharraz jabetuta, udalak garraio enpresari ematen den zerbitzuan hobekuntzak egiteko proposamenak helarazi nahi dizkio.
Proposamenak herritarrengandik jaso nahi ditu udalak. Hau horrela, azaroaren 6tik 20ra bitarte udaletxeko buzoian utzi ditzakezue zuen planteamenduak.
3. Erregeen oparia. Izena emateko epea zabalik
2024an erregeen opariak jasotzea nahi duten haurren gurasoei jakinarazten zaie izena emateko epea ondorengoa izango dela:
- Epea: azaroaren 2tik 17ra, biak barne.
- Adin tartea: 0-9 urte arteko haurrak ( 2015-2023)
- Kostua: 12€
- Izen ematea: liburutegian
Herritik kanpo bizi diren herritarren seme alabak, adin horien tartean daudenak, parte har dezakete, betiere, haien gurasoek horiek matrikulatzeaz arduratzen diren.
Oharra: datu pertsonalen babeserako legea dela eta aurrerantzean gurasoen esku dago norberaren haurraren izen ematea
4. Gure plaza txo!ren ikasturte berriaren aurkezpena
Gure plaza txo! proiektu pilotuaren bigarren ikasturtea abian da. Proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria sailaren eta 1000 biztanletik beherako 9 udalerrien arteko lankidetzan, 12 eta 17 urte arteko nerabeen beharrizanei erantzuteko sortua da.
Bigarren ikasturtearen aurkezpena, azaroaren 2an egingo da Lauburuko proiekzio gelan eta 12-17 urte arteko nerabeen gurasoei eta nerabeei parte hartzera gonbidatzen zaie. Bi ordutegi ezberdin zehaztu dira:
- Gurasoak: 18:30etan
- Nerabeak: 19.00etan
5. Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroak
Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak zoru pelbikoaren inguruko bi saio antolatu ditu. Amaia Zendoia fisioterapeutaren eskutik zuzenduak izango dira saioak eta ordubete iraungo dute, bakoitzean teoria nahiz praktika landuko delarik. Bigarren saioa lehenengoaren jarraipena izango denez, bi saioetara etortzea gomendatzen da.
- Datak: Azaroak 4 eta 18 larunbatak (bi saioetara joatea komenigarria litzateke).
- Ordua: 16:00
- Lekua: Lauburun 2.solairuan
- Izen ematea: aizarnazabalmugimendufeminista@gmail.com
- Ane Etxabe: 620 861 008
Oharra: bakoitzak esterila eta toalla bat eraman beharko ditu (ezin badituzu lortu ez arduratu, jarri gurekin harremanetan).
Adin guztikoei zuzenduta dago, beraz animatu!
6. Musikarien eguna
Azaroaren 22an musikarien eguna ospatuko dute Alaitsu musika eta dantza eskolakoek. 17:00etan kalejira izango da herrian zehar eta 17:15etan alaitsuko musikarien emanaldia. Ondoren alaitsuko ikasleentzat merienda izango da. Eguraldi ona bada emanaldia zahar etxe aurrean izango da. Eguraldi txarra bada, eskola azpian.
7. Bertso afaria
Azaroaren 24rako bertso afaria antolatu du Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak. Bertan izango dira Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe; gai jartzaile modura jardungo du, aldiz, Maite Aizpuruak.
Sarrerak Uztarrin erosi ahal izango dira azaroaren 3tik 13ra bitarte eta prezioa 25 eurokoa izango da.
8. KZguneko begiralearen bisita
Azaroaren 30ean, goizeko 9:00etatik 13:00etara izango da KZguneko begiralearen bisita.
Hitzordua hartzeko: https://www.kzgunea.eus/es/cita-previa edo 945 062 555 zenbakira deituta.