Noticias

Atrás Zer berri abendua

Eventos destacados de diciembre

10·12·2025


 

Gaiak

Euskararen eguna - “Euskararen egoera: non gaude eta nora goaz?”

Solasaldia eskainiko du Eneritz Albizu UEMAko teknikariak datorren abenduaren 3an, euskararen egunaren harira. Euskararen egoera aztertzeko aldagai nagusien berri emango digu, eta aldagai horiek urtez urte izan duten joera azalduko du; bai Euskal Herrian, baita Aizarnazabalen ere. Etorkizunera begira ere jarriko gara: nora goaz? Zer diote aurreikuspen demografikoek? Nola aldatuko da gure herria?

Herritarrak gonbidatu nahi ditugu hitzaldira etortzera, denok batera ondorioak eta ekiteko bideak pentsa ditzagun.

  • Eguna: abenduak 3, asteazkena.
  • Ordua: 18:00ak.
  • Hizlaria: Eneritz Albizu UEMAko teknikaria.
 

 

 

Haurrentzako arnasketa tailerra

Haurrei zuzendutako tailerra antolatu da “Arnasketaren indarra” izenburua duena. Modu praktiko batean arnasketak duen eragina eta onurak landuko dira.

  • Eguna: abenduak 4 eta 11.
  • Ordua: 17:30ak.
  • Lekua: Lauburuko bigarren solairuan.
  • Izena emateko zenbakia: 670 54 90 31 (Aloña).
 

 

 

Aizarnazabal biziberritzen II

Oraingoan jarraipena eman nahi diogu duela hilabete batzuk herriaren inguruko kezketatik abiatuta herritar eta elkarteetako kideok elkartu eta partekatu genituen hausnarketei, bertan jasotako ideia eta etorkizunera begirako beste kezka batzuk partekatuz. Horretarako, bigarren bilera batera etortzeko gonbita egin nahi dizuegu datorren abenduaren 10ean gaztetxean, arratsaldeko 18:00etan.

Bilera honetan, elkarteetako kide zaretenok, lehenengo sei hilekorako pentsatuta dituzuen ekintzen berri ematea eskertuko genuke.

Denon artean herri politt bat izaten segi dezagun!

 

 

Martutene Gabonetako kanpaina

Martxan da Martuteneko presoei zuzenduriko gabonetako jasotze kanpaina. Premiazko materiala honakoa da: barruko arropa berria (gizonezkoentzat), txandal galtzak, kamisetak eta kirol-jertseak, bainu txankletak (39tik 46ra bitartekoak), kirol oinetakoak (gizonezkoak 39tik 46ra, emakumezkoak 37tik 40ra) , turroi biguna, tabako gorria eta metxeroak, seiluak (A mota), gutun azalak eta bolalumak, azazkal mozgailu txikiak.

Materiala sakristian jasokok da. Azken eguna abenduak 14 izango da.

 

 

Musika eskolako zozketaren zenbaki saritua

Musikaren egunaren harira Alaitsu Dantza eta Musika eskolak otar bat zozkatu du. Zozketaren zenbaki saritua 3448 izan da, ordezkoa 8796.

Jakinarazi zenbaki saritua agertu dela.

 

 

2026ko Foru Aldundiaren egutegia

Abenduaren 16an, arratsaldeko 18:30eatik 19:30etara, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko beren egutegiaren banaketa egingo dute. Udaletxe azpian izango da. Dohaidira.

 

 

Gabon eskea

Abenduaren 24an urtero bezala Alaitsu Musika eta Dantza Eskola gabon eskean aterako da. Biltzen den dirua Alaitsu Musika eta Dantza eskolaren urteko gastuei aurre egiten laguntzeko izango da. Irteera goizeko 9:00etan izango da udaletxe aurrean. Herritar oro gonbidatuta zaudete parte hartzera.

 

 

Olentzeroren bisita

  • Eguna: abenduak 24.
  • Ordua: 13:00ak.
  • Lekua: herriko plazan.
 

 

 

Spining-eko 4 bizikletan zozketa

Udalak Spinning-eko lau bizikleta zozkatuko ditu. Erritiratuak egon dira, mantenimendu beharrean daude baina erabilgarriak dira. Parte hartzeko baldintzak:

  • Familiako pertsona bakar batek izena eman dezake.
  • Izena emateko epea: abenduak 1etik 15era.
  • Zozketa: abenduak 19an izango da.
 

 

 

Udalaren zorion agurra

Gabon jai zoriontsuak igaro ditzagula opa dio udalak herritar guztiei. 2025 urteari dagokion agurra eman eta 2026ari hasiera egoki bat emanez ospa ditzagula guztiok jai hauek. Gabon jai alaiak guztioi!!!!!!!

 

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...