Noticias

Atrás Maiatzako aurreikuspena

Alarma garai hauetan maiatzarako aurreikusten den egoera eta jarduerak

08·05·2020


Jartdinetako hondakinak

Udalak lorategi, baratza, lore-baratzetan sortzen diren hondar, hondakin (belar,sastraka…) jasotzeko edukiontzi bat jarri du, soilik hondakin mota hauek jasotzeko.

Edukiontzia eskola azpian dago kokatua. Goizeko 7:30etatik 14:30etara bitartean beharrik duenak gerturatu eta bota dezake, eskola azpiko ateak irekirik daude eta ez dauka inori kasurik egin beharrik eginbehar honetarako.

 

Bolumen haundiko trasteak

Gogorarazten dizuegu ezin direla tamaina handiko hondakinak (altzariak, etxetresna elektrikoak eta antzekoak) kalean utzi.

Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, ezin dira mota honetako hondakinak Garbigunera eraman eta ezin da Emausen etxez etxeko bilketa zerbitzua erabili, bertan behera geratu baita krisia igaro arte. Herriko hainbat puntuetan agertu egin dira, ordea, tamaina handiko hondakinak azken egunetan.

Egoera honen aurrean herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen diegu, ahal dela zenbait jarduera sahiestu ditzaten, garbiketa eta txukunketa lanak esaterako, eta egunerokotasunean sortzen diren hondakinak soilik atera ditzaten.

 

Txakurren gorotzak

Alarma egoera hasi zen unetik denok dakizkigun eta bizi izan ditugun  hainbat neurri zorrotz hartu dira, herritarron zirkulazio askea mugatzeraino.

Aldiz, izan dira beharrezkotzat jo diren zerbitzu eta beharrak. Hauetariko bat etxean animaliak dituztenek   hauek kanpora atera ahal izatea beren eginbeharrak hasetzera.

Neurri honek  nabarmen atzeman du, orainartean ez bezala, zakurren gorotzak espaloi, bide baztar, zelai , etabarretan gehitu egin direla.

Jakinik gai honek tirabira asko sortzen dituela , animali jabeei eskatzen zaie gai honekin oso arduratsuak izatea eta gizabidez jokatzea, bizikidetza egoki baten alde.Denok ditugu gure eskubideak  baita betebeharrak ere. Norbanakoaren  eskubidea eta askatasuna amaitzen da lagunurkoarena hasten den unean berean.

Txakurrak zurea da eta gorotza era bai!

 

Samiel txiki eguna

Samiel txiki egunaren ospakizun “ofiziala” bertan behera geratzen da. Udalak egun honi keinu txiki bat egin nahian www.aizarnazabal.eus herriko webgunean  alkatearen agurra eta txupinazoa ikusi ahal izango degu arratsaldeko 19.00etan. Denok gure etxeetan Samiel txiki eguna ospa dezagun.

Honekin loturik Guraso elkarteak gure balkoiak banderitekin dotoretzeko eskatzen digute jai giroa nabarmendu eta gehiago bizitzeko.

 

Asteroko azoka

Asteak aurrera doaz eta hainbat zerbitzu eta ekimen baimentzen ari dira, azokak besteak beste.

Asteazkenero herriko plazako azoka martxan izango da.Beti ere behar beharrezkoak diren neurriak hartuko dira, pertsonen arteko bi metroko distantzia, maskarillak, guantea, garbitasun neurriak… arriskuak ekiditeko.

 

Etenten diren zerbitzuak

Udalak borondaterik baldin badu ere datozen hilabeteetan orainartean bezela ospatzen ziren ekintzak aurrera eramateko  dagoenekoz guztiz ezinezkoak izango direla dirudi argitaratzen ari diren lege eta dekretuen arabera koronabirus egoera hau dela eta.

Ondorioz gure herrian  ondorengo ekintzak etenda geratzen dira:

  • Uztarri motzeko idi probak.
  • Jan sano eta bizi pozik azoka.
  • Adinekoen eguna.
  • Infantil eta alebin txirrindularitza lasterketa.
  • Gipuzkoako erlojupeko txapelketa (Memorial Gervais eta Joxe Larrarte)
  • Sagardo eguna.
  • Udalekuak.

Oraingoz hau da egoera. Aurrerantzean ikusi beharko da egoerak zein den.

 

Gizarte arloko laguntzak

Udalaren gizarte zerbitzuak koronabirus egoera honek sortu dituen hainbat egoerari larri eta berriei aurre egiteko laguntzak eskeiniko ditu. Familiak  oinarrizko beharrak asetzeko laguntzak izango dira.

Honetarako zuzenean udaleko gizarte zerbitzura zuzendu zaitezkete edo ondorengo zenbakietara deituz egin zuen eskaraia:

  • Udala: 943 89 70 53 / Alkatetza: 634 95 40 86

Eskaerak guztiak  banan banan  aztertuko dira.

Bestelako zerbitzuak

Badira udalaz gaineko hainbat zerbitzu arlo ezberdinetako beharrak asetzen dituenak. Hauexek dira hauetariko batzuek:

Zerbitzuak:

  • Konpainia eta laguntza emozionala behar baduzu:
    • NAGUSILAN Zilarrezko haría: 900 713 771
    • ITXAROPENAREN TELEFONOA 900 840 845
  • Indarkeria jasaten ari bazara edo beldur bazara:
    • URGENTZIA KASUAN: 112
    • E. Jaurlaritzako  24 ORDUKO TELEFONOA: 900 840 111
    • BEREHALAKO ARRETA PSIKOLOGIKOA :682 916 136 / 682 508 507
  • Haur eta nerabeentzat laguntza zerbitzua:
    • ZEUK ESAN 943 166 111

 

Udal tasak

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz hartutako neurri ekonomikoak.

Covid-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartu diren premiazko eta ezohiko neurrien ondorioz, arlo ekonomikoak hanbat ezehoko neurri hartu behar dugu, ordainketak malgutzeko eta herritarrei bizi digun egoera larriari aurre egiten laguntzeko, ahal den neurrian.

Hori dela eta Alkateak, 2020ko apirilaren 17ko Dekretuaren bidez ebatzi du:

Lehena

Zerga-errolden epeak zabaltzea eta erabili ez dena deskontatzea.

  1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:
    • Borondatezko ordainketa epea 2020ko ekainaren 9arte zabaltzea.
  2. Terrazak, mahaitxoak eta bestelako elementuak eta Lauburuko gimnasioko tasak:
    • Jabari publikoa edo instalazioak erabili diren aldia bakarrik ordainduko da, eta erabili ezin izan den aldiari dagokion zatia deskontatuko da.

Bigarrena

2020ko martxoaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

 

Liburutegia / E-Liburutegia

Liburutegia datozen asteetan itxirik ego narren bertarko zerbitzurik behar duenak liburuen mailegua, fotokopiak… zerbitzua egin ahal izango dela. Eskariak bi erata egin daitezke:

Liburuak edo denadelako jasotzera norberak gerturatu beharko du Lauburuko sarrerara, astelehenetik ostiralera ohiko ordutegian ,16:30etatik 19:30etara. Jasoketarako hitzordua jarriko da.

Jakinarazi liburutegien arteko mailegu zerbitzua (LAM) ez dela abian beraz beste liburutegietara ezingo da liburu eskaririk egin, bertako liburuen mailegua egin ahal izango da.

 

E-Liburutegia

Estatuko online liburutegi handiena da.E-Liburutegia Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duen plataforma bat da. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. Zerbitzuaren  helbidea honokoa da:

Bertan 20.000 liburu, 15.000.filma baino gehiago daude eskuragai.

Zerbitzua  erabili ahal izateko sareko liburutegiren batetan bazkide izan behar da.Behin bazkide izanik irakurleak ber  erabiltzaile eta  pasahitzarekin zerbitzua erabili ahal izango du.

Ez zaretenok bazkide edo edozein delarik ere zuen beharra egunero dei dezakezue edo idatzia liburutegira ohiko ordutegian, goian aipaturiko moduan, edozein beharretarako.

 

Zaintza zerbitzurako lanpoltsa

Zaintza zerbitzurako lan poltsan izena emateko epea irekitzen da.Kontutan hartuko diren baldintzak:

  • Izenemate epea: maiatzaren 20tik 31era bitartean.
  • Lehentasuna izango dute euskaraz mintzatu eta eskolako guraso direnak.
  • Izena emateko guraso elkarteko edozein kideri jakinarazi.