Eusko Jaurlaritzako ekainaren 7ko Dekretuari jarraituz, Lauburuko gimnasioa ireki da.
11·06·2020
Lauburu eraikinean sartu eta ateratzeko, derrigorrezkoa da musukoa jartzea.
Gimnasioak, ohiko ordutegia izango du eta baimendutako edukiera %60 izango da, hau da 6 pertsona baino gehiago batera ezingo dira egon gelan.
Bertaratzen direnak, babes arauak bete beharko dituzte, eta pertsonen arteko gutxieneko tartea utzi beharko da, 2 metro.
Erabilitako makinak norberak garbitu beharko ditu, horretarako produktuak bertan jarri direlarik.
Jantzi gela eta dutxak bakarka erabili beharko dira.