Noticias

Korrika

Harro Herri!

2024·03·11


 

Korrika Txikia

Martxoaren 19an, arratsaldeko 16:00etan izango da Lauburu eraikinaren aurretik hasi eta udaletxera arte.

Korrika Nagusia

23. korrika nagusia datorren martxoaren 19tik 20rako gauean igaroko da eskualdetik. Aizarnazabalera goizaldeko 3:00etan iritsiko da eta aurten gainera herritik igaroko da.

Aizarnazabalgo ibilbidea:

  • Etxabe.
  • Industrialdea.
  • Zubialde. (Errepide nagusitik herri erdigunerako bidea).
  • Baltasar Etxabe - Gaiko kalea - Baltasar Etxabe.
  • Beheko zubia.

Lekukoa eramango duten eragileak:

  • Aipe.
  • Mugimendu feminista.
  • Mikel elkartea.
  • EH Bildu.
  • Guraso elkartea.
  • Basakaitz langileak.
  • Saiatz festa batzordea.
  • Adiskide elkartea.
  • Gure borda.
  • Udala.

Oharra: Martxoaren 24an Baionan amaituko da Korrika. Amaiera ekitaldira joateko autobusa jarriko da. Goizeko 9.00etan irtengo da autobusa herritik eta itzulera arratsaldeko 19.00etan izango da, Baionatik. Txartelak 5€tan eros daitezke Uztarrin.