Noticias

Atrás AIZARNAZABALGO I.DUATLOI LUZEA

1
Apirilak 23an, Aizarnazabalen.

14·04·2016


Apirilak 23an arratsaldeko 14:00etatik aurrera Aizarnazabalgo I.Duatloia ospatuko da.Bertan Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak ospatuko dira Duatloi luzean. Euskal herriko eta kanpoko lasterkariek hartuko dute parte eta inguruko Duatloilari onenak espero dira, ikuskizun paregabea ematen.

Lasterketan egin beharreko ibilbidea honokoa da:

  • T1: korrika 14Km.

Aizarnazabalen, Mikel Kaletik irten, Gure Borda ondotik, eta fronto atzetik Gaikua kaletik igo.Ondoren Baltasar Etxabe kaletik jaitsi eta Euskal Herria kaletik igo Iraeta alderantz joateko. Amillubitik Iraetara joan eta handik Zestoako bainuetxera, han errepide azpitik pasa eta San Juan Egoitzatik berriro errepide azpitik pasa eta Zubimusu kaletik berriro joandako bidetik itzuli, Baltasar Etxabe kaletik jeitsiz, parketik Eskola aurrean egongo diren Boxeetara sartuz.

  • T2: Txirrinduaz 72Km.2 itzuli handi eta txiki bat.

 Itzuli haundia: herriko aldapa jaitsi, Iraeta, Zumaia, Getaria, Zarautz, Meaga,                      Xietetik sartu eta Kamiotik herrira igo.

 Itzuli  txikia: herriko aldapa jaitsi, Iraeta , Zumaia, Bedua, Oikia eta Xietetik sartu eta        Kamiotik herrira igo berriro boxeetan amaituz.

  • T3: Korrika 7 Km.

Parketik irten, Gaikua kaletik igo eta Gaiko Etxeberritik Iraetara, han frontoi aurrean 180ºko bira hartu eta bide beretik itzuli. Helmugara Baltasar Etxabe kaletik sartuko dira eta Helmuga Okindegi aurrean egongo dira.

Helmuga osteko gunea, eguraldiaren arabera helmugaren ondoan egongo da, bestela frontoira eramango da.

 

 

 

1