Noticias
Atrás Garrantzitsua: Artzainei zuzendua
25·10·2019
Hau horrela izanik, Gipuzkoako Foru Aldundia, ardi sektoreko elkarteak, nekazaritzako sindikatuak eta Landa Garapeneko elkarteak gaia aztertu eta hainbat buelta eman ondoren, bilketa zerbitzua baimenduta dagoen Belauntzako Cortes enpresaren bidez emango da. Honek, artileak jaso eta Nafarroako Artaxonan dagoen konpostatze planta batetara garraiatuko ditu.
Urola kostan, artilea jasotzeko prozedura:
- Non: Artilea Azpeitiko Lapatx zabortegira eraman beharko da.
(Tolosa errepidea, z/g, 20730 Azpeitia, Guipuzkoa Tfnoa: 943 815 505) - Noiz: urriaren 21 – 30 bitartean (biak barne), Goizeko 08:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara.
- Nola: Zaku handietan sartuta eta brida bidez itxita. Zaku eta bridak behar izan ezkero Lapatx-en bertan eskuratu ahal izango dira.
- Ordainketa: artilearen kudeaketagatik 0’115€/Kg. + %10eko BEZ-a. Honi, %50eko deskontua egingo zaio fakturan, Landaoraren bitartez Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduko du eta.
- Erraztu beharreko datuak: Txartel berdea eta NAN-a edota IFZ.
Kokapena hemen
Jasotako faktura, artilea modu egoki batean kudeatu denaren agiri bezala erabili ahal izango da.
100 ardi baino gehiago duten artzainek, artilea etxean bertan jasotzeko aukera izango dute 30€ + 0’115€/Kg. + %10eko BEZ-a ordainduta. Horretarako, Urkomerekin jarri harremanetan.
Zerbitzu honen argibide gehiagorako, Urkome Landa Garapen Elkartera zuzendu zaitezke 943816500 telefono zenbakian edota urkome@urkome.eus posta elektroniko helbidean.