Noticias
05·12·2017
Aurten errege kabalgatan hainbat aldaketa izango dira ordutegia, ekitaldia bera.
Ekitaldiaren aldaketaren ondorioz urtarrilak 5ean arratsaldean orduerdi batez, gutxigorabera, herriko sarrera desbideratuko da. Herrira sartu behar duenak eleiz bidetik, Xotei izkinatik, Gaiko kaletik barrena sartu beharko du herrira kabalgatari trabarik ez egiteko. Ahalik eta denbora epe laburrena izaten ahaleginduko dira antolatzaileak.
Bestalde, kabalgata aurrera ateratzeko jendea behar da. Jende asko mugitu behar izaten da eta esku askoren beharra izaten; hau dela eta antolatzaileek guraso eta herritarrei orokorrean dei egiten dizuetea hau aurrera ateratzeko esku bat botatzera eta era horretan denon lankidetzarekin errege kabalgata eder bat izatera.