Noticias
Atrás Denon artean Aizarnazabal eraikitzen
Legealdi honi begira, zure iritzia behar dugu aurrerantzean egingo diren proiektuak elkarlanean egiteko.
02·03·2016
Horregatik, zure iritziak eta ekarpenak herriko beharretan isladatzeko, orri hau betetzea eskatzen dizugu.
Orri hauek eskuratzeko aukera honako guneetan izango duzu:
- Zer berrirekin zure etxean
- Udaletxean
- Uztarrin
- Zahar etxean
- Mauxe dendan
Ondoren, udaletxe kanpoan, lauburuko sarreran edo auzoetan: Zehatz, Zubialde, Etxabe eta Mendi txikin egongo diren buzoietan bota ezazu zuen ekarpena hau.
Zure iritzia eta ekarpenak jasotzeko azken eguna, ostirala, martxoaren 18a izango da.
Parte hartu eta eman zure iritzia, elkarlanean gure herri txikia hobetzen!!
Izen-abizenak eta telefonoa
- Etxebizitzaren beharra ikusten duzu? "Salmenta, alokairua, alokairu sozialak, babes ofizialekoak, kooperatiba".
- Pertsonalki etxebizitzaren beharra baldin baduzu eman zure izena eta egingo den bilerara deitua izango zara.
- Zaborraren sistema hau edo dauden instalazioak hobetzeko zer egingo zenuke?
- Herriko festetarako zer aldatu edo hobetuko zenuke?
- Orokorrean zer behar ikusten duzu Aizarnazabal hobetzeko?
- Beste ekarpenak