Noticias
Atrás Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz hartutako neurri ekonomikoak
20·04·2020
Covid-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartu diren premiazko eta ez ohiko neurrien ondorioz, arlo ekonomikoak hainbat ez ohiko neurri hartu behar ditugu, ordainketak malgutzeko eta herritarrei bizi dugun egoera larriari aurre egiten laguntzeko, ahal den neurrian.
Hori dela eta Alkateak, 2020ko apirilaren 17ko Dekretuaren bidez ebatzi du:
Lehena: Zerga-errolden epeak zabaltzea eta erabili ez dena deskontatzea
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:
- Borondatezko ordainketa pea 2020ko ekainaren 9arte zabaltzea.
Terrazak, mahaitxoak eta bestelako elementuak eta Lauburuko gimnasioko tasak:
- Jabari publikoa edo instalazioak erabili diren aldia bakarrik ordainduko da, eta erabili ezin izan den aldiari dagokion zatia deskontatuko da.
Bigarrena: Indarrean sartzea
Ebazpen hau argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean eta 2020ko martxoaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena: Argitaratzea
Ebazpen hau Udalaren egoitza elaktronikoak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aizarnazabalen, 2020ko Apirilak 20.
ALKATEA,
Mari Carmen Arregi Agirre.