Noticias

Atrás Arria V.ak lortu du Urrezko Aizkolari Koparen finalerako txartela AIZARNAZABALEN

2018ko abenduaren 9an

11·12·2018


Aizarnazabaldo frontoian Urrezko Aizkolari Koparen bigarren finalaurrekoa jokatu zuren 2018ko abenduaren 9an (Igandean) eta baita ere, Gabonetako Harri-jasotze Kopa ere, Xabier Peñagarikano 'Peña'-k mendean hartu du Imanol Albizu. Aizarnazabaldarra finalerako sailkatu zen. Gabonetako Emakume Ingude kopen saioa ere jokatu zuten Aizarnazabalen, eta Maika Aristegi nagusitu zen.

Gabonetako Harri-jasotze Kopa jokatu dute Xabier Peñagarikano “Peña” aizarnazabaldarrak eta Imanol Albizu Goikoetxeak. Zilindro zaharrarekin, harri kubikoarekin eta bolarekin hiruna minutuko probak jokatu dituzte bi harri jasotzaileek, eta guztira 85 jasoaldi eginda, Peña nagusitu da kanporaketan —Albizuk 81 jasoaldi egin ditu—. Hori hala, aizarnazabaldarra ere Asteasuko finalera sailkatu da.

Urrezko Aizkolari Koparen bigarren finalaurrekoan, Xabier Orbegozo Arria V.a nagusitu zen proban. Horrenbestez, hilaren 31an Asteasun jokatuko duten finalerako txartela lortu du errezildarrak.