Noticias
2022ko deialdia. Aizarnazabalen kokatuak dauden eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru laguntzak emateko
03·01·2022
Aizarnazabalgo Udalak, 2021eko azaroaren 24ean burututako Udal Osoko Bilkuran, 2022 urteko deialdia egitea erabaki du, ondorengo baldintzapean:
- Eskabideak aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasi eta 2022ko uztailaren 31rarte.
- Eskabideak eta aurkezteko beharrezko agiriak: Diru laguntza eskaerak Aizarnazabalgo Udalean aurkez daitezke bulego orduetan, eskabide orokorra betez, eta eskabide honi, ondorengo agiriak erantsi beharko zaizkio:
- Eskatzailearen datuak: eraikinaren jabe guztien nortasun agiriaren dokumentua eta jabeen komunitatearen IFZ zenbakia.
- Eskatutako diru laguntzaren helburuko obra: Teknikari eskudunak egindako proiektua edo, aditu baten parte hartzea beharrezkoa ez balitz, aurreikusitako obren memoria, horien deskripzioa, egikaritzeko epea, fatxadaren oraingo egoeraren argazkia eta Aurrekontua jasoz.
- Obra egin ahal izateko Udal baimena eskatu denaren agiria.
- Eraikinaren ITEren eskaera agiria, hori egiteko beharra balego.
- Era guztietara, onuradunek, Diru laguntza Orokorren azaroak 17ko 38/2503 Legeak galdaturiko ukan beharrak bete beharko dituzte.
- Ekonomia -Baliabideak: Diru laguntza lineal bat eta itzuli beharrik gabekoa ezartzen da % 25ko aurrekontu babesgarriaren gainean, fatxada nagusietarako, tarteko hormetarako, atzeko fatxadetarako, teilatu-hegaletako eta merkataritzako lokalen gaineko jardueretarako. Diru laguntza gehienez 2.000 €. Dena dela, eta banaketa proportzionalaren arabera, urteko deialdiaren diru laguntzen balio osoa, ezarritako aurrekontuaren kontu sailera egokituko da.
Akordio hau behin betikoa da eta bide administratiboari amaiera ematen dio.
Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko Udal Osoko Bilkurari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.
Aizarnazabal, 2021eko abenduaren 1a.
Mari Carmen Arregi Agirre, alkatea.