Noticias

Atrás "Animaliak edukitzeko eta babesteko" udal ordenantza

Azkenaldian herritarren hainbat kexa jaso ditugu Udal honetan, eta elkarbizitza sustatzeko ondorengo oharraren berri ematea nahi nuke

01·03·2019


Aizarnazabalgo Udalak, indarrean du Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantza, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2010eko ekainaren 29an argitaratutakoa.

Ordenantza honek animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza antolatzeko beharra arautzen du.

  • Lotuta: Kaleetan eta pertsonak dabiltzan beste lekuetan animaliak lepokoarekin eta lotuta ibili beharko dira. Posible da jabearen ondoan animaliak ibiltzea, pertsonak ez dabiltzan lekuetan.
  • Gorotzak:  Ezingo dira gorotzak jendea ibiltzen den tokietan utzi jaso gabe, eta hau animaliaren jabean ardura da.
  • Debekuak: Debekatuta dago animaliak edukitzea, usaina, zikinkeria sortu edo ulua zein zaunkak egiten badituzte.
  • Zigorrak: Aipatutako ordenantzan, zigorrak arautzen direlarik, Udal hau aplikatzen hasiko da, elkarbitzitzaren onurarako.

Deskargatu ordenantza