Web edukia bistaratu

Liburutegia

Liburutegia

 

Guneak

Gela bakar batetan bi gune daude:

  • Umeen gunea
  • Helduen gunea

 

Zerbitzuak

 

LIBURU MAILEGUAK

Funtsaren kokapena: Hamartar Sailkapen Unibertsala (HSU) jarraitzen dugu ezagutza liburuen kokapenerako. Literaturaren distribuzioa gaika eta adinaren arabera jarrita dugu.

Aizarnazabalgo  Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaidea da. Gure katalogoa sareko katalogoen artean dago.

Gure katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dago.

Informazio erlazionatua

 

Dokumentuak deskargatu

Eskabide-orria [pdf]

Irakurle txartelaren eskabide-orria.

 

Mailegu-kopurua

Irakurle bakoitzak gehienez ere 6 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan: 3 liburu eta 3 material berezi (bideoa, diskoa, CD-ROMa edo aldizkaria).

Sareko gainerako liburutegiak

Erabiltzaileak gehienez ere 16 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan Sareko liburutegietatik: 8 liburu eta 8 material berezi. Horrek esan nahi du irakurleak bere liburutegitik maileguan 3 liburu hartu baditu, oraindik sareko gainerako liburutegietatik beste 5 liburu ere hartu ahal izango dituela.

Mailegualdia eta berritzealdia

Mailegualdia hauxe izango da:

  • Liburuak. 15 egun.
  • Material bereziak. 7 egun. Epe hori ezartzeko kontuan izan da, batetik, materialaren ezaugarriak direla-eta denbora gutxiago behar dela kontsultarako eta, bestetik, liburutegi txiki askoren fondoak ez direla tamaina handikoak.

Berritzealdiak hauexek izango dira:

  • Liburuak. Monografien mailegua beste 15 egunez luzatu ahal izango da. Liburua erreserbatuta egonez gero, mailegua ezin izango da berritu. 
  • Material bereziak. Mailegua beste 7 egunez luzatu ahalko da. Liburuekin bezala, dokumentua erreserbatuta badago, ezin izango da berritu.

Zigorrak

mailegu epea betetzen ez duen erabiltzaileari egun bateko zigorra ezarriko zaio atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik. Zigorrak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sare osoan izango du eragina.

Mailegu-eskaerak

Irakurleek mailegu-eskaerak egin ahal izango dituzte bai beraien liburutegian bai Interneten, web opac-aren bidez. Irakurle bakoitzak gehienez ere 2 eskaera egin ahal izango du, eta dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa izango da. Bertako Fondoko aleak ezin izango dira maileguan eskatu.

Erreserbak

Irakurle bakoitzak gehienez ere bi erreserba egin ahalko ditu liburutegian edota Interneten Web opac-aren bidez. Jasotzeko epea bi egunekoa izango da: behin epe hori igaro ondoren irakurlea dokumentua jasotzera etortzen ez bada, erreserba desaktibatu egingo da.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko irakurleek edozein liburutegitako dokumentuak erreserbatu, mailegua berritu edota eskaerak egin ahal izango dituzte web-aren bidez.

Horretarako, sistemak txartelaren zenbakia eta pasahitza eskatuko dizkie. Oraingoz, dokumentua eskaera egindako liburutegian jaso beharko da.

 

LIBURUTEGI ARTEKO MAILEGUA

Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen katalogoaren bitartez eskaintzen den sareko mailegu-zerbitzua da. Sarean altan emanda dauden liburutegien arteko mailegua bermatzen du.

Astelehenetan jasotzen dira aurreko astean zehar eginiko eskaerak.

 

E-LIBURUTEGIA -MAILEGU DIGITALA

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko plataforma da. Formatu digitalean irakurtzeko aukera ematen du. Zeinek interneten bidez eduki digitalen irakurketa ahalbidetzen duen, bai streaming bitartez, zein ordenagailuz edota gailu mugikorrekin irakurtzeko aukera ematen du.

Zerbitzu honetarako sarbidea: www.eliburutegia.euskadi.eus

Argitaraturiko azken aleetara jo ahal izango duzu, eta baita literatura lan klasikoetara zein Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak eginiko idazlan aukeraketa zabal batera ere.

 

HEMEROTEKA

Liburutegiak jasotzen dituen aldizkako argitalpenak erabiltzaileen eskura jartzen duen zerbitzua da: prentsa eta aldizkako argitalpenak.

  • Prentsa paperean 2 egunkari jasotzen dira
  • Aldizkako argitalpena 4 hilerokoak

 

FOTOKOPIA ZERBITZUA

Ezaugarriak:

  • Txuri beltzean bakarrik ( kolorerik ez).
  • DIN A4 eta DIN A3.

Tarifak: ( bostgarren fotokopiatik aurrera)

  • DIN A-4 :0,15€.
  • DIN A-3: 0,25€.

 

WIFI KONEXIOA

Bigarren solairuan soilik.

 

Harremanetarako

  • Helbidea: Baltasar Etxabe, 19 - (Lauburu eraikin balioanitza) .
  • Tel: 943 147 238.
  • E-maila: liburutegia@aizarnazabal.eus
  • Ordutegia: Urte osoan arratsaldeko 16:30-19:30etara .