Web edukia bistaratu

Idazkaritza

Idazkaritza

 

Idazkaritzara eta kontu hartzailetzara atxikitako zerbitzuak

  • AHOLKULARITZA JURIDIKOA
    Udaleko txostenak, akordio-proposamenak, etab. egitea.
  • HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA
  • AKTAK IDAZTEA ETA UDALEKO ORGANO DESBERDINEK HARTUTAKO ERABAKIAK BETETZEA
    Alkateak, Udalbatzarrak edo zinegotzi-ordezkariek hartutako erabakiak, eginkizun horien arduradunak izapidetu eta betetzen ditu.
  • ESTATISTIKA
    Arlo honetako arduraduna bere eginkizunen barnean Biztanleen udal-errolda eta hauteskunde-zentsua eguneratuta edukitzeaz arduratzen da; hauteskundeetako prozesuak, estatistikak egitea eta kale-izendegia eguneratzea.
  • KONTRATAZIOA
    Udaleko kontratazio-espediente guztiak izapidetzen ditu.
  • GIZA BALIABIDEAK
    Langileak eta funtzionarioak kontratatzeko hautaketa-prozesuak egiten ditu. Udalean eta bere fundazio publikoetan sortzen diren langileei buruzko gai guztiez arduratzen da.
  • JAKINARAZPENAK
    Udaleko departamentu guztiek egin beharreko erabaki, idatzi... eta abarren jakinarazpen guztiak egiten ditu.
  • ARTXIBOA
    Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.
  • KONTU HARTZAILETZA
    Udaleko aurrekontua eta zerbitzu ekonomikoak orokorrean. (Fakturak e.a.)

 

Harremanetarako

  • Helbidea: Herriko Plaza, 1 - Aizarnazabal (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 897 053
  • Faxa: 943 897 138
  • Posta elektronikoa: udala@aizarnazabal.eus
  • Jendaurreko ordutegia:
    Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 15:00etara

Idazkaritza