Berriak
Atzealdea

Zer berri Aizarnazabalen irailan

Ikastaroak, izen emateak eta abar

2020·09·14


Iraila

Guraso aholkularitza saioak

Urrian martxan hasiko dira  guraso aholkularitza saioak.

Zer da guraso aholkulartiza? Egunerokoan familietan sortzen diren duda, gaztazka, zalantza konpartitu eta hausnartzeko espazio bat da. Espazio pertsonalizatua, konfidentziala,epaiketarik gabekoa, ulermena eta kokapena bultzatuko dueña, hezieraz hausnartzeko bidea emango dueña.

  • Lekua: lauburuko bilera gelan.
  • Modua: bakarka edo bikotean izan daiteke.
  • Aurrez hitzordua: 618 626 208 zenbakian edo emailez (aitziberestonba@hotmail.com)
  • Norentzat: guraso guztientzat. Ez da mugatzen adin muga bateko gurasoei bakarrik.
  • Dohakoa da.

Eguna eta orduak erabaki bezain laster jakinaraziko dira.

Antzerki taillerrean izen-ematea

Mikel Ibarguren zestoarrak antzerki tailerra eskainiko du datorren ikasturte honetan. Ondorengo adin tarteei doa zuzendua:

  • Adiña:  4 urtetik 18 urte bitartekoentzat.

Izena emateko bi aukera dituzue:

  • Liburutegian.
  • Zuzenean 670 45 34 56 mugikorrera deituz.

Lekua zehazteko dago. Partaide kopuruaren arabera erabakiko da lekua eta orduak.

Apaiz berria herrian

Irailak 13tik aurrera apaiz berria izango degu herrian. Aurkezpen meza irailak 13an izango da eguerdiko 13:00etan.

Ongietorri beroa jaso dezan aurkezpen mezetara joateko gonbideta luzatzen digu  herritarroi eleiz taldeak!!

 

Udal gaiak

Samiel jaiak. Udalaren erabakia

Bizitzen ari garen egoera dela eta Samiel jaiak ez ospatzea erabaki du udalak gerta daitezkeen “arazoak” ekideteko. Beraz, aurtengoz udalak Samiel jaietan ez du inolako ospakizunik antolatuko.

Euskeraz ikasteko ikasturtea 2020/2021

Udal honek euskaraz ikasteko ikastaroetan izena emateko epea ireki du, Aizarnazabalen erroldaturik daudenentzat.
Izenemate ondorengo egun eta orduetan izango da:

  • Iraialk 14 eta 21: arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 16 eta 23: goizeko 10:00etatik 13:00etara.
  • Izena emateko tokia: lauburuko bilera gelan.
  • Matrikula: 50€ izango da.

Traste haundien kudeaketa egokia

Bada denboraldi bat  herriko ekarpenguneetan traste haundiak usten direla. Gogorarazi hau ez dela material  hauek usteko lekua. Traste haundiak  Joxe Mari Korta garbigunera edo Lapatxera (Azpeitia) eraman behar dittu norberak.