Hobariak eta diru laguntzak
Atzealdea
Trakzio mekanikodun ibilgailune gaineko zergan hobariak
Trakzio mekanikoduneko trakzio mekanikodun ibilgailuen zergan
Onuradunak eta hobaria:
Zergaren kuotan % 100erainoko hobaria izango dute Trafikoko Lurralde Zuzendaritzan historikotzat matrikulatuta agertzen diren ibilgailu edo autoek.
Zergaren kuotan % 50erainoko hobaria izango dute:
- Gutxienez (25 urte) hogeita bost urte dituztenek, fabrikatu zirenetik kontatzen hasita edo, data hori ezagutu ezean, lehenengo aldiz matrikulatu zireneko data kontuan hartuta edo, horrelakorik ezean, ibilgailu edo auto-mota hori fabrikatzeari utzi zitzaionekoa.
- Motor elektrikoko ibilgailuek edo ibilgailu hibridoek (ibilgailu elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gas), fabrikatik homologatutakoak, beren mota eta modelorako gailu katalizatzaile egokiak dituztenak eta emisio kutsakorrak gutxitzen dituztenak.
- Fabrikako homologazioaren arabera erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuek eta gailu katalizatzaileak dituztenek, beren mota eta modelorako egokiak, eta emisio kutsakorrak gutxitzen dituztenak.
- Familia ugarien ibilgailuak direnean. Famili ugarien ibilgailuetan, hobaria familiako kotxe bati bakarrik egingo zaio eta Familiako kide guztiek, etxe berdinean erroldatuta egon beharko dute.
Hobarien eskaera egiteko modua eta epea
- Aurkeztu behar diren agiriak:
- Eskaera inprimakia.
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
- Motor elektrikoko ibilgailuek edo ibilgailu hibridoek, hobariak, eskaera egin eta hurrengo lau urteetan (4 urte) izango dute hobaria.
- Famili ugaria baldin bada, tituluaren fotokopia eta eskaera urtero egin beharko da.
Informazio erlazionatua