Hobariak eta diru laguntzak
Atzealdea

Ondasun higiezinen gaineko Zerga

Famili ugariak

Famili ugarien titularitatea duten zergadunen edo subjektu pasiboen alde, ondoko hobari hauek ezarri dira:

  • %40a, 3 seme alabako familia ugariendako.
  • %50a, 4 seme alabako familia ugariendako.
  • %60a, 5 seme alaba edo gehiagoko familia ugariendako.

Hobariaren eskaera urtero aurkeztu beharko da, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarteko aldian, hobaria emateko, honako agiri hauekin batera:

Familia ugariaren titulua eta hobaria jaso behar duen familiako kide bakoitzak aurreko urtean aurkeztutako errenta-aitorpenaren kopia.