Berriak

Atzealdea

Lauburu guneko fatxada berriaren obrak

Lauburu guneko proiektua 2006 urtean idatzi zuten Iturriaga eta Quiroga arkitektoek, eta bertan ondorengo zerbitzuak ematen dira besteak beste, Osakidetzako anbulatorioa, Nagusiek egoteko instalazioak, liburutegia, ludoteka, KZ gunea, bilera gelak, gimnasioa, proiekzio gela, etxe-bizitza eta abar.

2016·01·28


Eraikin hau ELECNOR S.A. enpresak egin zuen hogei hilabeteko epean, 1.527.620,33 euroko kostua izan zuen eta lanak, 2009ko otsailaren 26an amaitu ziren.

Obrak bukatu ondoren, akatsak zeudela eta, hainbat konponketa egin ziren eraikinak funtzionatu zezan, baino horrekin nahikoa ez zela ikusi zen, hezetasun handia zegoelako eta konponketa txikiekin ez zelako nahikoa, ondorioz, Udalak 2013 urtean, Javier Egaña arkitektoari, txosten tekniko bat eskatu zion, akatsak aztertu eta arrazoi bat eman zezan, eta honen ondorioz erantzukizunak eskatu zitzaizkien Epaitegi bidez, Iturriaga eta Quiroga arkitektoei, Segurado Aparejadoreei eta ELECNOR, S.A. enpresari.

2014ko azaroaren 24ko Donostiako Epaitegiaren auto baten bidez, Iturriaga eta Quiroga arkitektoek, Segurado Aparejadoreak eta Elecnor S.A. enpresak, Aizarnazabalgo Udalari 154.755,36 euroko kalte ordaina ematea ebatzi zen egindako konponketak ordaintzeko eta fatxada berri bat egiteko.

Guzti honen ondorioz, Aizarnazabalgo Udalak fatxadaren proiektu berri bat idazteko eskatu zion Gastaminza Arkitektoari 2015ean eta Cubiertas Pagola S.L. enpresarekin 155.242,05 euroko kontratua zinatu du Lauburu eraikinaren fatxadaren birgaitze lanak egiteko. Obrak 2016ko urtarrilaren 11an hasi dira eta lau hilabeteko iraupena izango dute, ea lan hauekin Lauburu eraikinak dituen arazoak konpontzen diren.