Berriak
Atzealdea

Kzgunea

Ezagutu gure zerbitzun guztiak

2019·06·17


Proiektuak zure herrian ematen duen zerbitzua hobetzea izanik xedea, KZguneak zuregana jotzen du, proiektuak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko kanpaina bat prestatzen ari garela jakinarazteko. Hori dela eta, 2019/07/22, 9:00(e)tatik 10:45(e)tara, Aizarnazabal KZgunean (Baltasar Etxabe 19 (Lauburu eraikin balioanitza-Liburutegia 2.solairua) bisita egitea pentsatu egin da, eta, bisita horretan, KZgunearen zentroetan jaso ditzaketen askotariko zerbitzuen berri emango zaie herritarrei.

  1. B@KQ txartelean alta emateko izapidea kudeatzen da. B@KQ txartela identifikazio elektronikoko bitarteko berria da, eta administrazioekin telematikoki aritzea ahalbidetzen du (diru-laguntzak eskatzeko, medikuarekin hitzordua eskatzeko...). Zentroan bertan eska daiteke (NANa, AIZ edo Pasaportea bakarrik eraman behar da), interesik edukiz gero.
  2. Smartphonearen funtzionamenduarekin izan ditzakezun zalantzak kontsultatu diezazkiekezu gure langileei.
  3. Gure katalogoan eremu teknologikoan fokatuta dauden eta herritarrei ingurune horietara iristen lagunduko dieten ikastaroen eskaintza zabalaren berri ematea da. Ikastarook doakoak dira, oraindik orain baden eten digitala gainditzea baita helburua.

Horri begira, ordea, oso garantzitsua iruditzen zaigu Udalak informazio hau herritarrei helarazten laguntzea eta, hain zuzen ere, hedapen hori egin ahal izateko materiala ematen dizugu.

 

Dokumentuak deskargatu

Programa [pdf]