Berriak

Atzealdea

Komunen erabilera egokia

Komunen erabilera egokia oharra

2018·10·19


“Guraso agurgarriak:

Dakizuen bezala, eskolako komunak itxita egon dira eskolaz kanpoko orduetan, beren erabilera desegokia dela eta.

Arazo honi konponbidea eman nahian, eta komunak itxita mantentzeak dakartzan deserosotasunak ikusita, berriz ere herritarrentzat irekitzea erabaki da.

Komunitateko estamentu ezberdinen arteko inplikazioa eta lankidetza ezinbestea da horrelako arazoak berriz ez gertatzeko eta komunak irekita mantentzeko. Ondorioz, eskolan gaia landuko da ikasleekin eta gurasoen aldetik ere zuen seme-alaben ardura eskatzen zaizue eskolaz-kanpo daudenean.

Ea denon arteko elkarlanarekin, komunen erabilera egokia izatea lortzen dugun.

Guraso Elkartea- Ikastetxeko klaustroa- Ikastetxeko ikasleak- Ikastetxeko garbitzaileak- “Harremanak” taldea- Udala”