Berriak
Atzealdea

IBI zerga ordaintzeko aldia aldatzen da

2020ko martxoaren 25eko GAOn argitaratu da 1/2020 Foru Dekretu-Araua.

2020·03·25


Bertan, COVID-19 gaitza dela eta, Diputatuen Kontseiluak zergen arloan onartu dituen zenbait neurri xedatzen dira.

Gipuzkoako udalen kasuan, 12. artikuluak interes berezia dauka.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kudeaketari buruz, 2020ko kanpaina abuztura eta irailera atzeratzen da.

Horrela dio:

12. artikulua. 2020. urteari dagokion ondasun higiezinen gaineko zerga.

Ondasun higiezinen gaineko zergaren 2020ko zerga kuota borondatezko aldian ordaintzeko epea:

2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango da.

 

 

Dokumentuak deskargatu

GAO 2020-03-25 [pdf]