Berriak

Atzealdea

Euskaraldia Aizarnazabalen

Eskutitz honekin zuen parte hartze eske gatoz.

2018·05·09


Honez gero entzun duzue Euskaraldiaren inguruan zerbait. Euskaraldia Euskal Herri mailan abian dagoen hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat da. 11 eguneko iraupena izango du, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, eta lortu nahi dena euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea da!

Aizarnazabalek herri bezela parte hartuko du Euskaraldian. Udazkenean ordea parte hartu nahi duen herritar orok ere izena eman beharko du. Beraz herri mailan, herritarrak informatu eta guztion parte hartzea lortzeko, Ekainaren 14an arratsaldeko 6etan bilera irekia antolatu da Lauburuko proiekzio gelan, eta bertan Axun Larburu, UEMA-ko teknikaria izango dugu Euskaraldiaren berri emateko.

Zuen laguntza behar dugu hau aurrera ateratzeko. Eskertuko genizueke zuen taldetik gutxienez pertsona bat azalduko balitz bilera horretara, guztion artean hau posible egin dezagun. Asistentzia konfirmatzeko bidali email bat ondorengo helbidera: aizarnazabal.euskaraldia@gmail.com