Agenda

Atzealdea

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa, EIT-ri buruz informatzeko bilera irekia

21 OTS

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) txosten tekniko bat da, eta bertan eraikinaren azterketa bisuala egin ondoren bere kontserbazio egoera eta dituen akatsak azaltzen dira. Txosten horretan, ikusitako gabeziak konpontzeko behar diren obren proposamena ere egiten da.

Indarrean dagoen legediaren arabera, 50 urte baino gehiago dituzten eraikinetan egin behar da EIT txostena eta 2018ko ekainaren 27a baino lehen aurkeztu beharko da Udalean.

Udal honek, bilera antolatu du herritarrei informazioa eman eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko.

  • Eguna: Otsailak 21. (Asteazkena).
  • Ordua: 18:30
  • Tokia: Lauburuko proiekzio gela.