Berriak

Atzealdea

Artilea jasotzeko zerbitzua

Artilearekin dauden arazoak ikusita, Urola Kostako Landa Garapeneko Elkartea - URKOMEk, artilea jasotzeko zerbitzua eskeiniko du Urola Kostan.

2018·07·12


Horretarako, 50 ardi baino gehiago dituzten baserritar guztiekin, idatzi baten bitartez harremanetan jarri da, eta izendatutako puntuetara artilea eramateko aukera emango zaie. Baina puntu hauetara artilea duen edozeinek ere eramateko aukea dauka.

Artilera uzteko aukera aste guztian zehar izango da Uztailaren 23tik 27ra bitartean.

Artilea, solte utzi beharko da, inongo zakurik gabe.

Bilketa puntuak Urola Kostako Udal Elkartearekin eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adostuta, ondorengoak dira:

Azpeitia

  • Lapatx zabortegia. Ordutegia: 8:00 - 13:00 eta 15:00 - 18:00

Zarautz

  • Urteta zabortegia. Ordutegia: 8:30 - 14:00

Edozein zalantza argitzeko, telefono honetara deitu: 943 816 500 (Urkome)