Laguntzak eta diru laguntzak

Atzealdea

Aizarnazabalen kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru laguntzak

Deialdia

Aizarnazabalgo Udalak, 2016ko abenduaren 16an, Aizarnazabalgo herrian kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru laguntzak onartu zituen.

 

Publizitatea

Ordenantzak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizial hauetan argitaratu ziren:

  • 2017ko urtarrilak 25.
  • 2017ko martxoaren 20an eta 31an.

 

Eskaerak aurkezteko epea

2017ko azaroaren 30an bukatzen da.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

Diru laguntza eskatzeko, aurkeztu behar diren agiriak hauek dira:

  • Eskaera orokorra.
  • Jabegoaren datuak. (NAN. Jabe elkartearen IFZ…)
  • Komunitateko Elkartearen agiria nor den lehendakaria izendatuz eta diru laguntza eskatzea erabaki dela adieraziz.
  • Aurrekontua.
  • Argazkiak.