Berriak

Atzealdea

Adiskide gazte taldearen idatzia

Ideia berrien bila gabiltza.

2017·12·05


KAIXO HERRITAR!

Zer ari da pasatzen gure herrian? Zergatik dugu gero eta parte hartze txikiagoa?

Gazte taldeko kideoi ere berdina gertatu zaigu eta benetan kezkatzen gaitu horrek. Hori dela eta freskotasun eta ideia berrien bila gabiltza.

Nolako gazte taldea izatea gustatuko litzaizuke? Zer nolako egitasmoak nahi dituzu herrian? Bueltaka darabilzun ideia hori burutzeko gure kooperazioa izatea gustatuko litzaizuke? Gazte taldearen parte izan nahi?

Alderdi horietaz guztietaz eta gehiagoz solasteko BILERA IREKIA antolatu dugu HERRITAR GUZTIOI zuzenduta. Gaztetxean elkartuko gara OSTIRALEAN, abenduaren 1a, arratsaldeko SEIETAN.

Zure ideiak entzun nahi ditugu eta gaztetxean funtzionamendua hobeto.

Etortzen bazara asko poztuko gara.

Behar zaitugu!!!!!!!

ADISKIDE GAZTE TALDEA